Zure egungo egoera, zure produktua eta zure beharrak banaka aztertzen eta ebaluatzen ditugu.

Zure aukeren eta zure aurrekontuen araberako konponbideekin aholkatzen dizugu, betiere aurretik egindako azterketa eta konklusioak kontuan hartuta.

Aurretiazko azterketa eta dauden aukerak eta aurrekontua mahai gainean ditugunean, zure argiztapen-behar zehatzak zein diren aholkatzen dizugu.

Gure ingeniariek, diseinatzaileek, 3Dko operadoreek eta delineatzaileek bat egiten dute pertsonalizatutako zure argiztapen-proiektua sortzeko. Zeure argia diseinatzen dugu.

Zeure lokalera joaten gara, zure saltokian jar daitezkeen argiztapen-sistemak zuzenean erakusteko, erabakirik egokiena hartze aldera.

Zure luminariak fabrikatzen ditugu, prozesu baten bidez, eta horren azken emaitzaren fruitua pertsonalizazioa eta korporazio irudia dira.

COSMOS SISTEMA

Hurbiltasun-teknologia eta Cosmos sistema uztartuta, gure luminaria paregabe eta aurreratuak egokitzen dizkiogun egiturazko argiztapen-sistema esklusiboa.

Argiztapenak ez du ordutegirik. Obrarekin edo obra egin gabe instalatzen ditugu, egunez zein gauez, eta zure merkataritza-jarduerari ez eragozteko koordinatzen gara. Malgutasuna, denboraren aurreikuspena eta azkartasuna ziurtatuta.

Fabrikazioa, instalazioa eta mantentzea. Saldu ondoko zerbitzua ardatzetako bat da Luzcon. Zure lokalaren argiztapen-sistema baldintza ezin hobetan mantentzeaz arduratzen gara, zerbitzu espres bat bermatuz, eta erantzuteko oso epe laburrekin gure merkataritza-sare zabalari esker.

Ingurumenaz arduratzen gara eta, hortaz, erretiratutako luminarien birziklatze ekologikoa kudeatzen dugu eta AMBILAMP eta ECOLUM-ekin elkarlanean aritzean gara sortutako hondakinak egoki birziklatzeko.
Energia-eraginkortasuna handitzen eta ingurumenarekiko inpaktua gutxitzen dituzten produktuak garatzen ditugu, eta Europako zuzentarauak eta ISO 9001 betetzen ditugu.

Luzcok, gainera, aparatu elektriko eta elektronikoak ekoizten dituenez, AMBILAMP eta ECOLUMekin elkartuta dago eta bizitza baliagarriaren amaieran sortutako hondakinak kudeatzen ditu horiekin batera. Mundu jasangarriago bat lortzen lagundu nahi dugu, energia-eraginkortasuna handitzen duten eta ingurumenarekiko inpaktua gutxitzen duten produktuak garatuta.

Enpresa

Lighting creators. Zure saltokiarentzat argi-konponbideak asmatzen 1984tik.

Argiztapen tonu bakarrak

Argiztapenaren sektorean, Luzco erreferente bat da kalitatean eta berrikuntzan duela 30 urte baino gehiagotik.

Egin zure denda SHINE

Argia espazio guztietan zabaltzen da. Merkatu-establezimendu sinple eta itxietatik edo denda txikietatik biltegietara eta negozio komertzial handietarako. Luzco Trendy Retail-en zure dendan argiztapen sistema pertsonalizatuaren garrantziaz jabetzen gara. Gure lana argia da zure proiekturako.