Luzco da argiak fabrikatzen Espainian geratzen den enpresa bakarrenetakoa.

1984. urtean sortu zen, eta ordutik Luzco aitzindaria izan da argiztapen arloan teknologia eta luminaria berriak sartzen, hasi hodi fluoreszenteak, deskarga-lanparak, halogenoak eta gisakoak sortzetik eta LED teknologiaraino.

2008. urtean Luzcok bere apusturik arriskutsuena egin zuen LED teknologian: argiztapen-sistema propioak garatzea. Hala, tonalitate propio eta paregabeak sor genitzakeen lehen aldiz teknologia hori erabilita, eta sektore bakoitzerako esklusibotasunez landuta.

Urtetik urtera, gure ingeniaritza-taldea kontsumo efizienteagoa zuten sistemak sortzen joan zen, eta gero eta kolore gehiago erreproduzitzen zituen. Egun, LED sistemaren seigarren belaunaldi honetan, kontsumoa %35 murriztea lortu dugu, eta argiaren potentzia %25 handitu dugu lehen belaunaldikoaren aldean. Koloreen erreprodukzioa, berriz, %70etik %97raino handitu dugu. Gure sistemak hobetzeko dugun gogoaren emaitza da hori guztiori, eta geldi ez egoteko gure gogoaren fruitu ere bada, produkturik hoberena dugulako.

Berrikuntzan eta garapenean emandako hiru hamarkada baino gehiagoko prozesu luze honek Luzco erreferente bilakatu du argiztapenean. Milaka dendek jada Luzco argiztapena dute

Elikadura izango da seguruenik, beste inor baino gehiago, argiztapenak gehien eragiten dion sektorea. Esaterako, produktu freskoak argiztatzen dituen tonalitatea ez bada egokia, gure bezeroei atzera eginaraziko die horiek erostea.

Eta hemen sartzen da Luzco. Aholkularitza pertsonalizatua eskainiz eta gure talde komertzialaren konfiantza eta jakintzaz lagundurik, erreferentziazko enpresa izatera iritsi gara merkatuetan, kaleko dendetan nahiz merkataritza-gune handietan. Horrenbestez, Luzcok bezeroen eskura jartzen ditu Espainiako bere delegazioak, eta prestakuntza etengabea duten talde komertzialak dituzte bertan zain. LEDCO produktu-sortarekin, behar duten kolorea eta distira ematea lortzen dugu gure produktuei, eta ederragoak eta erakargarriagoak bihurtzen ditugu, ikusizko hainbat estimulu bultzatuta salmentak errazten direlarik. Eta, horri gehitzen badiogu produktuari berorik ematen ez dion eta izpi ultramore edo infragorririk sortzen ez duen teknologia bat dela, esan dezakegu led argiztapena dela bonbilla sortu zenetik argi kontuan eman den aurrerapenik handiena.

Gu aurrez aurre ezagutzeko gogoz bazara, beti izango gaituzu bisita hartzeko prest. Luzcok Boadilla del Monten (Madril) du bere fabrika, biltegia eta showromm-a. Jarri gurekin harremanetan besterik gabe, eta atsegin handiz bisita gidatu bat eskainiko dizuegu gure instalazioetatik.