Merkataritza tradizionala aldaketa handiz betetako garai batean dago, ez bakarrik erosteko ohituretan, baita bezeroaren eskakizunetan ere.

Merkataritza tradizionala aldaketa handiz betetako garai batean dago, ez bakarrik erosteko ohituretan, baita bezeroaren eskakizunetan ere.

Bizi ditugun garaiotan, gure saltokiak gero eta zailago dauka online bidezko salmenten aurrean, eta beraz, beste salmenta-bide batzuk eskaintzeko gauza ez diren estimulu batzuk eskaini behar dizkiote gure saltokiek bezeroari.

Zentzumenetara zuzendutako marketina aztertzen jarrita, aipatu beharra dago ikusmena dela zentzumenik estimulagarriena, inolako zalantzarik gabe; izan ere, gure burmuinak jasotzen duen informazioaren %90 begietatik iristen da.

Oso ezaguna da “begietatik jaten da” esaldia, eta halaxe da. Marketina gure zentzumenekin jolasten saiatzen da, eta hor ikusmena da zentzumen-izarra.

Bezeroen %85entzat, produktuaren koloreak eragiten du zer erosi erabakitzerakoan. Kontsumitzaileen %80rentzat, bestalde, kolorea da ezaugarri nagusia marka bat ezagutzerakoan.

Hori dela eta, zure saltokiaren argiztapenean Luzco izan behar da zure aliatua, eta gure Luzco Trendy linea eskema guztiak apurtzen ari da ohiko merkatuan.

Gure marka berriak oso harrera ona izan du Retail sektorean: elkarrizketak komunikabideetan, CasaDecor bezalako azokak, dekorazio eta interiorismo prestakuntza unibertsitateetan, konferentziak estatu mailan…

Linea berri honetan neurrira egindako luminariak aurki ditzakegu, proiektoreak, led linea-sistemak, zintzilikako luminariak eta beste askoz gauza gehiago, zure saltokiak eskatzen dituen konponbide guztiak eskaini ahal izateko.

Oso ondo ezagutzen ditugu sektore bakoitzaren beharrak, bai ehungintzak, bai osagarrienak, farmaziak, bitxi-dendak… Horietako bakoitzak zeharo behar ezberdinak ditu gainerakoen aldean.

Gure merkataritza-sarea bezeroaren eskura dago, ideia eta konponbide onenak eskaintzeko prest haren saltokia berez nabarmen dadin. Denda bat argiztatzea oso gauza erraza ematen du, alabaina luminoteknian aditua den bat eskatzen du.

Luminarien aplikazioan, kokapenean, potentzian, tonalitateetan, efektuetan… jakitea eskatzen du; izan ere, guztiak erabakigarriak izan daitezke argiztapenean egin dugun inbertsioari etekinik handiena ateratzeko orduan.
Gure bezeroentzat garrantzitsuak izango dira argien ehundurak, amaierak, xehetasun txikiak eta halakoak, eta ustekabea ematea lortuko dugu horiekin.
Gure enpresaren oinarria, ohikoa denez, argiztapenerako produktuei balio erantsi bat ematean datza, era horretan ikusmenezko estimulu horiek sortzeko, zeren eta gure argi-kalitateari, aparteko tonalitateei eta koloreen erreprodukzioari esker askoz inpaktu handiagoa lortuko baitu.

Gu aurrez aurre ezagutzeko gogoz bazara, beti izango gaituzu bisita hartzeko prest. Luzcok Boadilla del Monten (Madril) du bere fabrika, biltegia eta showromm-a. Jarri gurekin harremanetan besterik gabe, eta atsegin handiz bisita gidatu bat eskainiko dizuegu gure instalazioetatik.